XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ora gavan laur karbari
Karban hanche siren arin,
Egarris borx' egon-eta
Nehorc es hec vrrikari

Noizbait, ala dioite elgarri,
Aho hoien hesagarri,
Nonbait cerbait espadugu
Galdu behar gara sarri
.

Egia erran, auzoek ere etzezaketen lo handirik egin karbarien arrabotsarekin.

Karbatu eta, lihoa behar zen orraztatu.

Eta, orraztatzeazekin, berechtuko zituzten kapita, istupa eta liho arruntena? Lan asko eta irriaz bertzerik bazen orduan ere.

Iruten ari nuzu kilua gerrian,
Ardura dudalarik nigarra begian...

Bainan bethi bezala, lanak emaiten zuen berea.

Oihal peza ederrik bazen gure etchetan.

Etcheko-andre hoberenek bazakiten iruten eta heiek emeki emeki egin atorra, mihise, dafailak etziren berehalakoan histuko.

Ez da egungoa atsotitz hau: Irunez oihaldun da gure andrea, ez alfer egonez.

Eta orai?.

Urteak ditu Amikuze-ko Gilen kilu egileak etchetik kendu zituela bere langileak.

Urteak ere behialakoak ziola:
Gazte irule guti da Eskual-Herrian,
Bat ez dugu ikusten kilua gerrian,
Ate hegian,
Oi zer frendak, horiek, saltzeko ferian!...